Xuban ZALDAIN ➜ 11 urteko amaiurtarra


Zer moduz dago Babaren Erregea?
Ongi.
Nola sentitu zinen Nafarroako Erresumako Koroa jantzita?
Pixke bat nerbioso eta kontent ere bai. Entsaioetan pixke bat nerbios­ten nintzen baina egunean ge­hia­go­.
Eta horren aitzinetik, roskoan baba atera zitzaizunean?
Harrituta gelditu nintzen. Hamabi lagun ginen eta zaila zen tokatzea. Ez nuen espero.
Zer moduz moldatu zinen erregea­ren paperean?
Ongi. Ikasia nuen.
Muthiko Alaiak peñakoek zein opari eman zizkizuten?
Osasunakoen baloia eta kamiseta, CD bat eta Muthiko Alaiak-en liburu bat ere bai.
Osasunakoa izanda, jokalariek sinatutako baloia eta kamiseta ongi gordeak izanen dituzu, ez?
Bai.
Eskolatik aterata zer egitea gustatzen zaizu?
Futbolean jolastu, bizikletan ibili... Horrela.
Zer du Amaiurrek Baztango ber­tze herriek ez dutena?
Monumentua.
Inauterietako mozorroa pentsatua duzu?
Ez, oraindik ez dut pen­tsatu.
Inauteriak, bestak ala Baztandarren Biltzarra. Zein duzu gustukoena?
Bestak. Hobeki pasa­tzen da.
Haunditzean zer izan nahi duzu?
Ez dut pentsatua oraindik.