Lander ERKIZIA ➜ Doneztebeko gaztea


Nonahi ikusten dira Onddo ta punto arropak. Zein da sekretua?
Kalitate eta diseinu aldetik ongi dago arropa eta harrera ona izaten ari da. Egia erran pozik gaude.
Bertsolari Txapelke­ta Nagusiko es­zenatoki gainean, 15.000 lagune­tik goiti zuen sudaderari begira…
Guretzat gauza txiki hauek haundiak dira.
Eta erremontean, erakusten edo jokatzen moldatzen zara hobekien?
Egia erran, bi eratara gustura. Gaz­te­ei­ erakusten egotea, erremontean­ jokatzen segitzeko aitzakia ona da.
Erremonteak badu zerbait Do­nez­­teben. Zer ote da?
Bere garaian figura batzuk atera ziren eta orain erremon­te eskolari esker ere gazteek badute jokatzeko aukera.
Baina Doneztebetik ateraz gero, zer pasatzen da?
Hemendik kanpo, erremontista ge­hienak Azpeitia in­gu­rukoak dira. Hortik kanpo, gaz­te gu­txi­ has­ten da erremontean.
Zer eginen du bestetan egunez Lander attak?
Haurrekin ibili batetik bestera.
Eta arratsez?
Espero dut gauez ere lasai ibiltzea, bestela... gero egunez ezin ibili!
Zer da bestetako ekitaldietatik gehien gustatzen zaizuna?
Niri zezenak gustatzen zaizkit, baina hemen ez daude. Bestela, lagunekin bazkari bat egin eta bazkalon­doko giroan mus partida batzuk jokatzea ere ez da plan txarra.
Doneztebeko bestak akaututa, Iru­ñe­ra entzierrora?
Txirrinta kentzera pare bat aldiz joa­nen naiz. Baina seme-alabak ditu­da­ne­tik, ez naiz so­bera hurbil­tzen zezeneta­ra.
Sustorik ez al duzu hartu entzierroe­tan inoiz?
Behin lasterka hasteko esperoan nengoela, zezen bat adarrak odolez beteta heldu zela kon­turatu eta horrek inpresio pixkot egin zidan.
Aurten oporrak kanpoan edo hemen?
Momentuz, ekain erdialdean Lizarra ondora goaz egun batzuk pasa­tzera.