Toni ALIER ➜ Zugarramurdin bizi den kataluniarra


Zein da katalan eta euskaldun baten arteko desberdintasun nagusiena?
Ez dut uste bien artean desberdintasun haundirik dagoenik. Beharbada bizitza hartzeko modua, baina euskalduna mendian, presarik ez dagoen tokian, ezagutu dudalako erraten dut hori.
Zertan dute antzarik haundiena?
Biei gurea dena gustatzen zaigu, eta ez diezagutela aldatu.
Zer da Zugarramurditik gehien gustatu zaizuna?
Bertako jendea eta inguru zaindua.
Zugarramurdiko jendea hitz bakarrean definitu beharko bazenu, nola eginen zenuke?
Jatorra.
Zer pentsatzen duzu sorginen misterioaz?
Ez dut uste inolako misteriorik dagoenik belarren ezaugarriak eta ber­tzelakoak ezagutzen dituzten pertsonengan.
Sorginen Museoa ala leizeak. Zein nahiago?
Leizeak, dudarik gabe.
Zein afizio dituzu?
Lorezaintza.
Jaterako orduan, zikiroa edo txuleta eder bat?
Oraindik ez dut zikiroa proba­tzeko aukerarik izan.
Sorginen Eguna, bestak, inauteriak... Zein aukeratuko zenuke?
Sorginen Eguna.
Nabaritu al da krisia landetxean?
Aurten datozen bisitariei dagokienean, ohiz kanpoko urtea izan da eta izaten ari da.
Gustura bisitatuko zenukeen toki edo herrialde bat?
Eskozia.