Xabier Legarretaren arreba ala Aranoko Maitane: nola ezagutzen zaitu herritik kanpo jendeak?
Bada ni bere arreba bezala ezagutzen nauenik, baita alderantziz ere, baina hain gara anai-arrebak gustatu egiten zaigula!
Aranoko beheko auzoa omen da itsasoa ikus daitekeen Nafarroako herri bakarra. Harro erraten al duzue hori?
Zugarramurdiko kanpandorretik ere ikusten dela diote, nik etxeko terrazatik ikusten dut!
Zer du Aranok bertze herriek ez dutena?
Karreteraren partez, gurdi bide bat!
Aranoko txokorik ederrena?
Burningo txabola.
Behera doa biztanleria herrian. Zer egin horri buelta emateko?
Bertakoak bertan geldittu, eta tamainan haunditu!
Nolakoak heldu dira aurtengo San Martinak?
Talo, hiruginar, txistor, gazta eta ilusioz betiak!
Besta egiteko toki bat?
Hernani askotan, baina Doneztebe eta Elizondo berexiak dira niretzat.
Zein afizio dituzu?
Mendira joatea arrunt gustoko dut, batez ere ontto garaian! Palaz jokatzea eta bertsoak ere bai!
Irakurri duzun azken liburua?
Kritika saria erabazi berri duen Etxegoienen Autokarabana.
Eta politena?
Toti Martinez De Lezearen La Bretxa.
Amets bat?
Nafarroan, euskara dagokion lekuan egotea.














