Iker LASAGA ➜ Donamariako gaztea


Iker ala Porotx. Nor zaitugu?
Iker.
Nola ikusten dituzu Malerrekako gazteak?
Denetarik badago, baina orokorrean jende ona eta jatorra.
Eskualdean zer dute faltan gazteek?
Lan gutti dago eskualdean eta etxe­bizitzak ere falta dira.
Biztanleria goiti doa Donamarian. Seinale ona al da hori?
Seinale ona da, bai bai.
Zer du Igurin auzoak bertze auzoek ez dutena?
Ni hor bizi naizela, baina ber­tze auzoak ere gustatzen zaizkit.
Zein afizio dituzu?
Futbola, pilota... Gehienbat kirola.
Talde bat?
Bartzelona.
Larunbatetako plana zein izaten duzu?
Ahal badut kirola egitera joaten naiz. Aspaldian ez naiz atera gauez.
Besta egiteko gustuko toki bat?
Aunitz badira. Lesakako sanferminak, Donamariako bestak...
Donamariako inauteriak nolakoak heldu dira?
Prest daude. Urtetik urtera gure artean fundamentu guttiago dago baina bueno.
Zer eskatuko zenioke 2011ri?
Lana izatea.