Xegone SAHARREA ➜ ‘El conquistador’ saioan dabilen zigarra


Nola aurkeztuko zenioke jendea­ri nor den Xegone?
Ni naizen bezala, ona.
Negarrez ez dakizula errana duzu. Egia al da?
Ez naiz behartu negar egitera, baina ez da berdina hemen zaudenean eta kanpora gan eta laguntasuna ikusten duzunean. Beti ematen du negargura laguna badaielarik edo sentimendu pixka bat izaten da.
Apustuzalea izanda, gehiago eginen al zenituzke?
Modua balitz eta dirua irabazteko modua balitz bai. Baina Baztan aldean ez da afiziorik.
Zein bertze afizio dituzu?
Beti izan naiz kirolaria.
El conquistador del fin del mundon ikusten zaitugu orain. Nolatan aurkeztu zinen?
Beti erraten nuen gustatuko zitzaidala gatea, eta animatu zidaten eta gan nintzen.
Zerbait aitzineratuko diguzu?
Ez dut deus erraten ahal.
Lagunak egin dituzu? Eta etsaiak?
Lagun haundiak egin ditut, pozik nago. Etsaiak? Beti izaten da bakarren bat ez duzuna hain gogokoa, edo haren konportamendua ongi iruditzen ez zaizuna...
Nola ikusten duzu zure burua telebistan?
Diferente, zeure burua ikustean «kaguen dio, nola niok?», pentsa­tzen duzu.
Nola daramazu famatu izate hori?
Ez diot inportantzia haundirik ematen. Nik beti bezala izaten segitzen dut.
Baztan filmean ere ari zara. Ongi moldatzen zara?
Ustez behinik behin bai, eta gustura ari naiz.
Hemendik aitzinera zer egin behar duzu?
Ikusi behar zer atera­tzen den. Har­tara tiratuko dugu.