Luis MADARIAGA ➜ Arantzako artisaua


Nolatan gogotu zitzaizun ia bi metroko kutxara eta sardexkak egitea?
Begira egoten naiz kazula haundiei eta gaia tokatu zenez, egiten hasi nintzen.
Horiek erabiltzeko neurriko plateraren bat eginen al duzu?
Bai, zera! Lan horietarako ez naiz on. Gainera, platera egiteko gaia ederra behar da.
Orain arte egin dituzun gauzen artean zeinekin gelditu zara kontentuen?
Makilak egin ditut, kutxareak ere bai... Edozein gauzarekin.
Kutxarak, erlojuak, makilak... Zein da estimatuena?
Erloju saila eramaten zuten lehen eta makilak beti estimatu dira. Nire makilak ixkin guzietan izanen dira.
Ibilia zara Mozorro Zuri inauterietan?
Bai, bi aldiz edo horrela.
Lehengo inauteriekin konparatuz, aunitz aldatu al dira oraingoak?
Bai. Lehen Mozorro ateratzen zirenak, Dantza Luzean ere ibiltzen ziren.
Gustura hartzen al duzu Mozorro Zurien bisita etxean?
Inauteriak bestak baino gehiago gustatzen zaizkit eta gustura har­tzen dut bisita.
Etxez etxe Mozorro Zuriak bakarrik ala bertsolariekin nahiago dituzu?
Bertsolariekin, orduan bertso ba­tzuk aditzen ditugu.
Urteotan harritu zaituen zerbait egin al dute Mozorro Zuriek?
Orain dela urte batzuk, nire bi makil eraman zituzten Maia eta Irazurentzat.
Emakumeak Mozorro Zuri ateratzea zer iruditzen zaizu?
Igualtso da.
Zein aholku emanen zenieke oraingo gazteei?
Inauteri hagitz ederrak egiten dituzte eta horrela segi dezatela.