
1975ean 264 biztanle zituen Eratsunek, eta orain. 159. Zer pasatu da?
Jendea kanpora joan da lanera, Iruñera eta beste tokietara, eta han bizitzen gelditu dira.
Zein etorkizun ikusten diozu herriari?
Ez dakit… Gu hemen gelditu gara, beste pareja gazte bat ere bada… Ea pixkanaka animatzen den jende gehiago.
Zer somatzen duzu faltan?
Ostatu bat. Ostatu bat egonez gero, egoteko leku bat gehiago izanen genuke.
Gobernua ezezkoan dago baina zer pasatuko ote da eskolarekin?
Aukerak bilatzen ari gara ea zer egiten ahal dugun. Solasten ari gara eta ez dugu etsia hartuko. Zerbait gehiago egiten saiatuko gara.
Zer eskatuko zenioke hauteskunde ondotik sartuko den Udalari?
Zerbait egiteko herriaren alde. Ea denon artean zerbait egiten ahal dugun.
Zer erranen zenieke Eratsungo gazteei?
Gu bezala, herrian gelditzeko. Nik ere lanera 45 minutu baditut eta ahal dena egiteko eskatuko nieke herria ez galtzeko.
Dentistarekin lanean ari zarenez, nolako hortzak ditugu ingurukook?
Denetarik bada. Baina lehen baino hobeki zaintzen da orain, nabaritzen da.
Zein afizio dituzu?
Bi haur dauzkat eta orain haurrekin egoten naiz.
Haurrekin egiteko gustatzen zaizun plan bat?
Beraiekin jolastea, batez ere zaharrenari gustatzen zaio.
Eratsunek duen gauzarik politena?
Dagoen lekua, polita dela.
Bisitatuko zenukeen toki bat?
Kanada.














