
Elbeteko alkatea izateaz aparte, nor da Pedro Goienetxe?
Nire emazte eta haurrekin bizi naiz eta familiako gizon bat.
Zein afizio dituzu?
Pilotan aritzen gara pixka bat, futbolean ere bai… Orokorrean kirola.
Lau urtez alkaterik gabe egon da herria...
Gazteak juntatu eta denek alkatea behar zela erraten zuten. Azkenean talde bat egin genuen eta orain, bi urtetarako niri tokatu zait.
Nolatan aurkeztu zinen alkate izateko?
Ni ez nintzen presentatu. Denen artean rotatuz gan behar genuela gelditu ginen eta ni nintzen denetarik zaharrena eta niri tokatu zait.
Zure eta lantaldearen helburu nagusia zein izanen da bi urte hauetan?
Lehenbizikoa pixka bat egunean jartzea.
Zer somatu duzu faltan Elbeten?
Oraindik hartu berria dugu kargua eta zein behar diren ikusten ari gara. Lehenbiziko urtea horretan joanen zaigu.
Elbete Elizondoko auzo bezala ikusten duenari, zer erranen zenioke?
Ezetz, Elbete herri bat dela. Igual bertze jendeak horrela pentsatuko du, baina guk, beti hemen bizi izan garenok, badakigu herri bat dela.
Zer iruditzen zaizkizu onartu berri diren Ordenantzak?
Oraindik ez gaude eguneratuak…
Bestak, inauteriak ala Baztandarren Biltzarra, zein nahiago?
Bakoitzak badu bere enkantoa eta niri hirurak gustatzen zaizkit.
Haurrekin egiteko planik ederrena zein da?
Denetarik. Mendira joan, plazara joan jostatzera, noizbehinka Iruñera joan…
Amets bat?
Oraintxe berean, ez dakit ba…














