
Sunbillan jaiotako orkoiendarra edo Orkoienen bizi den sunbildarra?
Orkoienen bizi den sunbildarra.
Sunbillako Santiburtzioak edo Orkoiengo Sanmigelak?
Sunbillako Santiburtzioak eta Iruñeko San Ferminak.
Eta inauterietan, Sunbillan edo Orkoienen?
Sunbillan.
Orkoiengo zer gauza eramanen zenuke Sunbillara?
Polikiroldegia eta estalitako igerilekua.
Eta Sunbillatik zerbait eramanen zenuke Orkoienera?
Paisaia eta jendearen izaera.
Baserriko bizimodua ala hirikoa?
Baserriko lasaitasuna eta hiriko mugimendua. Bakoitza bere momentuan.
Urtean zenbat aldiz pasatzen duzu Belate?
Ez dut sekula konturik eraman, baina aunitzetan.
Atletismoan Espainiako txapeldun kadete mailan… Nora ailegatu nahi zenuke?
Oraindik gaztea naiz, baina amets bezala, selekzioaren partaide izatea eta Europa mailan konpetitzea gustatuko litzaidake.
Lasterka egiteaz gain, bertze kirolik egitea gustatzen zaizu?
Orain arte praktikatutako guztiak gustatzen zaizkit: atletismo barneko saltoak, saskibaloia, futbola, eskubaloia…
Olinpiadekin amets egiten duzu?
Bai, bertze edozein atletak bezala, baina hagitz zaila ikusten dut.
Zein da miresten duzun atleta?
Naroa Agirre, Usain Bolt…














