Iñaki JUANENA ➜ Urrozko gaztea


Nola aurkeztuko zenuke zure burua?
Mutil alaia, juergazalea eta lagunen tartean ibiltzen dena.
Denbora librean, zer egitea gustatzen zaizu?
Mendian ibiltzea, motorrean ibil­tzea eta palaz aritzea ere bai, kirol pixka bat eginez.
Krisi garaian gaudela erraten da baina Iberdrola irabaziak izaten ari da. Zer nabaritu da langileen artean?
Oraindik langileoi ez digute ukitu.
Zer du Urrozek bertze herriek ez dutena?
Dena! Enbaltseak hor ditugu, gazte eta zaharrak hagitz ongi eramaten garela...
1900an Urrozek 654 biztanle zituen eta gaur egun, 190 lagun bizi zarete. Zer pasatu da?
Jendea kanpora joaten da eta herrian ez da gelditzen. Nik etxea herrian egin dut eta ea gazteak herrian gelditzera animatzen diren.
Zer du faltan eta zer soberan Urrozek zure ustez?
Faltan dendak eta horrelakoak eta gazteak herrian geldi­tzea ere bai. Eta soberan ez dut uste deus izanen duenik.
Gehien gustatzen zaizun Urrozko tokia zein da?
Enbaltse alderdia.
Zein dituzu nahiago: bestak ala inauteriak?
Bestak. Inauterietakoa egun polita da baina bestak lau egun dira eta gauza aunitz egiteko aukera bada, besta egin eta deskantsatzeko ere bai.
Urrozko bestetatik gehien gusta­tzen zaizuna?
Herriko bazkaria.
Eguna ala gaua duzu nahiago?
Biak, bakoitza bere tenorean. Gaur egun, biak disfruta­tzen ditugu.
Urroz ez den besta egiteko bertze­ toki bat?
Goizueta.