Imanol BORDA ➜ Lesakako solaslaguna


Atarrabian sortutako lesakarra ala Lesakan bizi den atarrabiarra?
Nahiz eta hogei urte pasatxo darama­tzadan Lesakan, ez dut lortu lesaka­rra izatea. Halere, ia bizitza erdia daramadanez hemen, erdi atarrabiarra­, erdi lesakarra naizela erraten dut.
Lesakan ikasi duzu euskaraz?
Amak erakutsi zizkidan lehenbi­ziko euskarazko hitzak. Gero, euskaltegian hasi nin­tzen eta ondotik Gipuz­koara barnete­gi batera jo nuen. Kon­tura­tu nintzenean zer diren euskalkiak Nafarroa­ko bat ikasi nahi izan nuen eta Zubie­tara joan nintzen.
Zer lortu duzu Solaslagunari esker?­
Jende berria ezagutu, lagunak egin, eta ekintza politetan parte hartzea.
Solaslagunarekin, zein da zure helburu nagusia?
Hemengo euskara hobetu eta ingurua, ohiturak eta… gehiago ezagutu eta lagunak egitea.
Nola tratatzen zaituzte euskaldun zaharrek?
Hagitz ongi, estimatzen dute nahiz eta Iruñea aldeko izan, euskalduna iza­tea eta ahalegintzen naizela ikustea.
Zer erranen zenieke euskaldun berriei?
Eutsi eta ez etsi, hemen bizitzeko euskalduna izatea ikaragarri gauza polita eta beharrezkoa dela.
Eta euskaldun zaharrei?
Esker aunitz gure euskara maitea bi­­­­­­zirik mantentzeagatik. Erakutsiko didazu?
Zein da oraindik euskararen aldetik hobetzeko gelditzen zaizuna?
Nire hizkera hobetzea, eta batez ere, hemengo euskara ge­hiago ikastea.
Zer pentsatzen duzu euskal­dun zaharrak erdaraz somatuta eta zu, eus­kaldun be­rria, euskaraz egiteko­ eginahalean ari zarela ikusita?
Adinekoa bada, euskaraz solastea­gatik pasatu duenarekin pentsarazi egiten dit. Baina heldua edo gaztea bada, ez dela konturatzen herri honen altxorra galdu behar duela.
Zer du Lesakak Atarrabiak ez duena?
Herri txikia eta bizitze­ko lasaia dela­, men­di politak, baserriak eta euskara ge­hia­go dituela.
Amets bat?
Euskaldunekin euskaraz so­lastea, ez dakienari edo­ta euskaldun be­rriei la­gun­­tzea, he­men­go euskaraz dena ikastea eta euskara izatea hizkuntza ofiziala Euskal Herri osoan.