
Nor da Hodei Lujanbio?
Goizuetar gazte bat, beste asko bezala azkenaldian azaroaren 12ko ospakizuna prestatzen ari dena.
Zein mugimendu dago herrian Gazte Asanbladaren bestaren atarian?
Oraindik lanerako mugimendua, dena prestatua egon besterik ez eta! Ez, nabari da jendea gogoz dagoela, eta azken egun hauetan hasi da jendea gehiago mugitzen...
Eguna ailegatzeko gogoz ala urduritasun pixka batekin zaude?
Bietatik pixka bat. Gogoa, aspaldi itxoiten gauden eguna delako. Eta urduritasuna! Egindako guztia eta gero, nola funtzionatuko duen...
Nolako eguna espero duzue?
Ahaztuko ez dugun eguna, seguru!
Buruhauste haundiak prestaketekin?
Nahikoa lan bai! Halare, nahiko ongi moldatu gara, giro polita dago gure artean eta gustuko lekuan aldaparik ez.
Nola ikusten dituzu Goizuetako gazteak?
Jatorrak eta parrandazaleak orokorrean, gehienak hain pasibo izatea falloa!
Gazte Asanbladari nolako etorkizuna ikusten diozu?
Espero dugu hemendik 20 urtetara martxan ikustea! Azkenaldian sartu diren generazio berriak ez dira asko inplikatzen momentuz, eta beldur pixka bat ematen dit etorkizunak, baina espero asmatuko dugula motibatzen eta bidea erakusten.
Zer egiten duzue urtean zehar Gazte Asanbladan?
Herriko jai gehienen antolakuntzan laguntzen saiatzen gara, eta ekintza gehiago aurrera eramaten ere bai.
Gazte Asanbladaren 20 urteak esaldi batean laburtzekotan...
Ttirriki ttarraka, maldan gotti!
Zer du Goizuetak faltan eta zer soberan?
Soberan deus ez! «Karretera eta bukatzen ez diren kurbak» esaten dute batzuek. Niretzat hori da herri honek bere xarma gordetzearen arrazoia.
Zer erranen zenioke jendeari larunbatean Goizuetara joateko?
Askok ezagutuko dute horrelako egunetan Goizuetan sortzen den giro paregabea. Goizetik hasita egun guztiko egitarau polita dago antolatua, gauean kontzertu ezin hobeak eta goizaldera arte juerga ederra. Animatu eta etorri!














