
Arantzan bizi den sunbildarra edo Sunbillan sortutako aranztarra?
Arantzan bizi den sunbildarra, dudarik gabe.
Aizkoran, bizikletan, igeltsero, besta egiten, ehizean... Zeinetan moldatzen zara hobekien?
Orain arte igual besta egiten, baina hemendik aitzinera... Hobekien moldatu ez dakit, baina gusturana ehizean.
Sunbillako inauterietan eskean ibiltzeko, ezkon urtea, azken urtea dela erraten da. Zuk ere aurten azkena edo hautsiko zenuke «araua»?
Ez, ez. Neregatik horrela segitzen ahal du. Horrela aitzakia badut gelditzeko eta ondokoei tokia uzteko, bertzela ez ginateke inoiz geldituko.
Zer dute Sunbillako inauteriek bertzeek ez dutena?
Herrikoak direla eta horregatik beragatik hoberenak.
Etxez etxeko eskea edo karrozen desfilea. Zein nahiago?
Biek gustukoak baina bat aukeratzekotan etxez etxe ibiltzea. Bertze edozein bestatik diferentea delako eta lehenbiziko eguna izanik, denak fresko egoten garelako ere bai.
Zein da bestazale on bat izateko sekretua?
Gauza guztietarako bezala, inportanteena gogoa izatea da eta adin eta sasoi ederra izanez gero, hobe.
Eta sasoian egoteko sekretua?
Sekreturik ez dago, osasunak lagunduz gero, edozein sasoiko dago.
Herri kiroletan zein duzu kirolik gustukoena?
Gustukoena aizkora, baina gustatu gehienak, eta gehixeago edo guttixeago probatu ere eginak ditut. Probatu ez dudana eta gustatuko litzaidakeena igual lasto altxatzea.
Besta egiteko Arantza ala Sunbilla?
Biak berdin-berdin. Momentu eta konpainia on batekin, edozein lekutan besta ederra egin daiteke.
Eta bizitzeko?
Igual zait. Lehen Sunbillan eta orain Arantzan bietan hagitz gustura, baina hala ez balitz ere, horixe kontestuko nizuke! ja,ja,ja...
Inguruko parajerik gustukoena?
Bereiztea zaila da, hemengo paraje gehienak gustukoak ditudalako, mendi ingurua batez ere, baina bat erratekotan Mendaur ingurua, ttikitatik han aunitz ibilia naizelako.














