Miren GOÑI ➜ Oronoz-Mugairiko gaztea


Nola aurkeztuko zenuke nor den Miren Goñi?
Neska alaia, lotsatia...
Oronoz edo Mugaire. Oronozkoa izatea Mugairikoa izatea baino hobea al da?
Nahiz eta batzuek bereizketa egin, ni Oronoz-Mugairekoa naiz. Nire kasuan, Oronozkoa izatea edo Mugairekoa izatea berdina da.
Zer du Oronoz-Mugairik Aurtitzek ez duena?
Koartela kenduta (kar kar kar) bi herriak antzekoak dira. Bietan herri giro ona dago.
Eta alderantziz?
Agian Aurtizko iñauteak...
Oronoz-Mugairiko inauteriak, bestak ala Baztandarren Biltzarra duzu nahiago?
Baztandarren Biltzarra. Baztandar guztiak biltzen garen besta ederra da eta ederki pasatzen dugu. Hala ere, bestek eta iñauteek ere badute beren xarma! Zertarako bat aukeratu hiruak egitea posible izanta? kar kar kar!
Irakasleak erraten den bezain ongi bizi al dira?
Gauden egoeran egonta ez naiz kexatzen hasiko. Baina gaur egun hezkuntzan egiten ari diren murrizketak direla eta, ikasleen heziketa hankaz gora jartzen ari da. Eskola publikoaren alde, Murrizketarik ez!!
Eskola ttiki batean edo haundi batean. Zein duzu nahiago?
Eskola handietan, normalean, adin bereko talde batekin lanean ari­tzen gara. Eskola ttikietan berriz, adin desberdineko ikasleak dituzu gelan. Eskola ttikiak nahiago ditut. Harremana hurbilagoa da eta adin desberdinetako ikasleak elkarrekin egoteak bere xarma du.
Zein afizio dituzu?
Bidaiatzea, akordeoia jotzea, dantzatzea, parranda, hondartza, zinema...
Besta egiteko toki bat?
Konpainia ona bada, edozein tokitan.
Bisitatu duzun tokirik ederrena?
Menorkako Makarelleta kala.
2012. urteari eskatuko zeniokeen zerbait?
Hezkuntzan, osasunbidean... eta hainbat esparru publikotan egiten ari diren murrizketak gelditzea.